PRISMAK ETA
IKUSMEN-TERAPIA

AHOLKULARITZA osoa
zure ikusmenari lotuta

Bidasoa Óptica Optometría

BIDASOA OPTIKA

Zure ikusmenaren osasuna zaintzen 1996 urtetik!
Bidasoa Optica y Audio

Estrabismoak:

Estrabismoa edozein adinetan ager daitekeen begiaren deslerrokatze egoera bat da, eta horrek egiten du pazienteek bi begiak batera modu koordinatuan ez erabiltzea.

Estrabismoa bizitzako lehen urteetan agertzen bada, anbliopia (begi nagia) eta ikusmen-galera sakonak (estereopsia) eragin ditzake, Bidasoa optikan ikusmen-terapia tekniken bidez (aktiboa eta pasiboa) eta/edo prismen bidez tratatzen ditugu ikusmen-lerrokadura galarazten diguten faktoreak, kasu batzuetan kirurgiarekin ere tratatu behar dira. Bidasoa optika estrabismoetan adituak diren kirurgialariekin ere koordinatzen da, pazienteen binokularitatea ahalik eta hobekien konpontzeko. Lehen kontsultaren ondoren, sendabide funtzionala lortzeko aukerak komentatzen dira, ez soilik estetikoa.

Estrabismoa helduaroan agertzen bada, pazienteak diplopia (ikusmen bikoitza) izan ohi du; kasu horietan, normalean prismara eta kirurgiara jotzen da, izan ere pazienteak gutxitan izaten dira ikusmen-terapiarekin tratatzeko gai. Kasu bakoitza modu pertsonalizatuan tratatzen da, estrabismo mota desberdinak baitaude.

Prismak eta ikusmen-terapia

Estrabismoa ez diren anomalia binokularrak:

Ikusmen ardatzak ez daude lerrokatuta atsedenean, bi begien arteko fusioa etengabe berregokitzen aritzen dira eta horrek ahalegin bat egitea eskatzen du eta gainera sintoma batzuk sortzen ditu, buruko mina, deserosotasuna, etab. Bidasoa Optikan lenteen, ikusmen-terapiaren eta/edo prismen bidez ondo ikustea eta hortaz irakurketan arreta jartzea eragozten duten baldintza horiek detektatu eta tratatzen ditugu.

Garrantzi handieneko alterazio binokularretako bat konbergentzia gutxiegia da, eta hurbileko ikusmenean kontzentratzea eragozten duen anomalia bat da.

Akomodaziozko arazoak:

Hurbileko ikusmena denbora luzez erabiltzeak, aparatu elektronikoak gero eta gehiago erabiltzen direlako (mugikorrak, tabletak, ordenagailuak…) akomodaziozko arazoak (enfokatzekoak) gero eta gehiago ari gara ikusten . Gehiegizko akomodazioa da sarriena, miopia arinekin nahasi ohi da, izan ere enfokea aktibatuta geratzean pazientea ez da gai urrunetik begiratzean desenfokatzeko eta horrela ikusmena lausotu egiten da.

Bidasoa Optikan akomodaziozko arazoak diagnostikatzen ditugu miopiatik bereiziz, ikusmen-terapiarekin tratatuz, eta era horretan sistema berreztea lortzen dugu.

Anbliopia:

Begi nagia (ambliopia) ikusmen-zorroztasunaren jaitsiera da, ikusmenaren garapen anormal batek eraginda ikusmen-estimulazio txar baten ondorioz.

Funtzionala eta organikoa izan daiteke. Anbliopia organikoa egiturazkoa da eta ez dago jasotako estimulazioaren baitan (lesioak, malformazioak, nerbio optikoaren atrofia…), anbliopia funtzionala aldiz sendatu liteke tratamendu egoki batekin, organikoa atzera bueltarik gabekoa izan ohi da.

Bidasoa optikan ikusmen-terapia eta/edo partxea erabiliko da begi nagia berreskuratzeko. Ikusmen-terapiak oklusio-denbora murrizten du.



Otros

SERVICIOS

Optometria

Optometria, optiko optometristak ikusmenean dagoen edozein arazo detektatzeko aukera ematen duen jarduera-eremua da, eta hor sartzen dira akats errefraktiboekin lotutako begi-zorroztasuna murriztea (miopia, hipermetropia, astigmatismoa...) eta akats organikoen ondorioz ikusmen zorroztasuna murriztea (kataratak, DMAE, etab.) ere.

Lente oftalmikoak

Monofokalak, bifokalak, progresiboak, okupazionalak, etab. Momentuko ikusmen-arazoa eta pertsona bakoitzaren beharrak kontuan hartuta lente mota bat edo beste bat aholkatuko dugu (presbita gazteak, PCak denbora luzez erabiltzeagatik, gidatzeko,…). Beti egongo da zure beharretara moldatutako lente zehatz bat.

ERAKUSLEIHOA

Gure nobedadeetako batzuk erakutsiko dizkizugu

Optika zentroa Irunen

Lente progresiboak eta bifokalak, bainatzeko tapoiak, zarataren aurkako tapoiak, azken belaunaldiko audifonoak, betaurreko graduatuak, eguzkitako betaurrekoak, laguntza-osagarriak, betaurrekoen konponketa, etab.

Betaurrekoen konponketak egiten dugu

Gure MARKAK

Markarik onenekin lan egiten dugu

  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio

    -----
    PROFESIONALES de la VISIÓN y de la SALUD AUDITIVA en Irun Gipuzkoa
    -----
    IKUSMENAREN
    eta ENTZUMENAREN OSASUNA zaintzen profesionalak gara Irunen (Gipuzkoa)

    Ubicación
    Kokapena

    Avda Navarra 21
    20302 Irun
    (Gipuzkoa)
    -----
    Nafarroa hiribidea, 21
    20302 Irun
    (Gipuzkoa)

    Horario
    Ordutegia

    Lunes a Viernes
    9H30 a 13H y 16H a 20H
    Sábados 10H a 13H
    -----
    Astelehenetik ostiralera
    9H30tik 13Hra eta 16Htik eta 20Hra
    Larunbatetan 10Htik 13Hra

    NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

    If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

    I understand