Era honetako probak egingo ditugu: tinpanometria, estapedia-isla, logoaudiometria, arnasbidea, hezur-bidea, deskonfort-atalasea, otoskopia, eremu librea…
Tinpanometria: Tinpanoaren mugikortasuna baloratzeko balio duen proba da eta bide batez tapoiak, belarriko mukia (otitis), Eustakio tronparen iragazkortasuna ere detektatu liteke.
Isla estapediala: baloratzeko aukera ematen digu ea gure hezurtxoen kateak behar bezala jokatzen duen zarata oso handien aurrean, barne-entzumenaren babesgarri gisa.
Logoaudiometria: Ez delako gauza bera entzutea eta ulertzea. Proba honek esaten digu egokitzapena nondik joan daitekeen datuak emanez, adibidez, lor dezakegun ulermen maila zein den. Batez ere espektatiba errealistak egiteko balio digu.
Diskonfort atalasea: Gure minaren atalasea baloratzen dugu, aldatuta ez dagoela egiaztatuz. Zarata bat oso gogaikarria gerta dakiguke 120db inguruan, baina bada jendea 80db neurrian aldatuta daukana. Audifonoen egokitzapenerako oso garrantzitsua.
Eremu librea: Audifonoen efikazia egiaztatzeko egiten den proba. Audifonoekin eta gabe dagoen diferentzia neurtzeko.
Otoskopia: Entzumen-kanalaren eta tinpanoaren egoera bisualki baloratzea, kanpoko otitisa edo tapoiak detektatzeko.