AZKEN
BELAUNALDIKO
AUDIFONOAK

Bidasoa Óptica y Audio

Bidasoa Audio

Zure ENTZUMEN zentroa Irunen

Azken belaunaldiko audifonoak

Zure mugikorretik konektatzen diren audifonoak.

Egunak aurrera doazen neurrian audifonoek ere aurrera egiten dute.

Guk ere haiekin batera aurrera egiten dugu beti kalitatezko produktua eskainiz, aurrerapen teknikoekin bat.

Beti marka berrienekin lan egiten dugu. Marka iraultzaileak, beti berrienak.

Zuzenean mugikorrera konektatzen diren audifonoak, inolako osagarri deserosorik eraman beharrik gabe.

Bidasoa Audion dauzkazu jada azken belaunaldiko "Phonak Marvel" audifono berriak.

Phonak Audéo Marvel-ek lehen mailako audifono batetik espero duzun guztia eskainiko dizu: soinu argi eta askotarikoaren esperientzia.

Teknologia modernoa duen audifono multifuntzionala da:

  • Konektibitatea
  • Berriz kargatzekoa
  • Kolore aukera zabala
  • Behar bakoitzera moldagarria

Azken belaunaldiko "Phonak Marvel" audifono berriak. Ikusi zer alde dagoen.

Berriz kargatzeko audifonoak.

Ahaztu pilez.

Non zauden edo zer egiten ari zaren axola gabe, birkargatzen diren  Phonak audifonoak bizitza errazteko sortu ziren.

Azkenean pilak aldatzeak sortzen dituen konplikazioetatik libratzeko aukera duzu, ion-litiozko pila integratuaren teknologia berriarekin. Eta Phonak bat denez, beti izango dizu ziurtasuna entzumen-errendimendu handiagoa emango dizula.

INTRAS audifonoak

Neurrira

Virto B-Titanium neurrira egindako Phonak audifonoa da, historiako txikiena. Titanioan fabrikatua medikuntzan erabiltzeko, erabat diskretua, iraunkorra eta arina da.

Belarri barruko kanalean erabat sartuta joaten dira.

RETROS audifonoak.

Zailtasun bereziak eta konplexuak

87 milioi pertsonek baino gehiagok entzumen-galera larritik sakonera artekoa daukate mundu osoan eta zailtasun berezi eta konplexuei aurre egin behar die. Hori dela eta, potentzia baino zerbait gehiago emateko gai diren soluzioak behar dituzte.

RIC audifonoak

Entzumen esperientzia aparta

RIC produktuen aukera zabalak bezeroen bizimodua sinplifikatzeko teknologia berrien barietate  zabala aurkezten du. Entzumen-galera arinetik larrira arte dutenentzat diseinatuak, Audéo audifonoek entzumen-esperientzia aparta eta erabiltzaile bakoitzaren behar espezifikoetarako soluzioak eskaintzen dituzte.

Aurikularra belarri barneko kanalean doa eta potentzia desberdinak lor daitezke eta bere tamainagatik audifono estetikoagoa da.



Beste batzuk

ZERBITZUAK

Entzumenaren azterketa osoa DOAN.

Era honetako probak egingo ditugu: tinpanometria, Tinpanometria, estapedia-isla, logoaudiometria, arnasbidea, hezur-bidea, deskonfort-atalasea, otoskopia, eremu librea…

Benetako entzumenean neurriak (REM)

Audifonoen egokitzapena ahalik eta gehien pertsonalizatzen dugu probak eginez, norberaren errealitatera gehien ajustatzen diren emaitzak lortzearren.

Bainatzeko eta zarataren aurkako tapoiak neurrira egitea.

Gaur egun ia derrigorra da gure belarriak zaintzea etorkizunean atzera bueltarik gabeko kalteak saihestu nahi baditugu. Horregatik, ura eta zarataren aurrean belarriak zaintzea erabikirik egokiena da.

Laguntzarako osagarriak (telefonoak, erlojuak, bellman sistemak…)

Batzuetan audifonoekin ez da nahikoa eta haietatik errendimendu handiagoa atera daiteke beren osagarriek eskaintzen dizkiguten aukera anitzak aprobetxatuz. Bestalde, badira laguntza teknikoak ere audifonoen erabilerarekin zerikusirik ez dutenak (telefonoak, erloju-bibragailuak, bellman sistemak…)

Audifonoak doan probatzeko aukera inolako konpromisorik gabe

Ezezaguna den horrekiko beldurra kentzeko, ongi joango zaizkidan ala ez zalantza daukagunean. Nire auzokoa ez dago pozik, nire koinatari txistu egiten diote eta kajoian gordeta dauzka, nire ama izugarri pozik dago… Ez utzi beste inork baloratu dezan zure ordez. Probatu inolako konpromisorik gabe.

ERAKUSLEIHOA

Gure nobedadeetako batzuk erakutsiko dizkizugu

Audifonoak Irunen Gipuzkoan

Azken belaunaldiko audifonoak. Berriz kargatzeko audifonoak. Intras audifonoak. Retros audifonoak. RIC audifonoak. Laguntzarako Bellman osagarriak. Bainatzeko eta zarataren aurkako tapoiak.

Entzumenaren errebisioa doan

Gure MARKAK

Markarik onenekin lan egiten dugu

  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio
  • Bidasoa Óptica y Audio

    -----
    PROFESIONALES de la VISIÓN y de la SALUD AUDITIVA en Irun Gipuzkoa
    -----
    IKUSMENAREN
    eta ENTZUMENAREN OSASUNA zaintzen profesionalak gara Irunen (Gipuzkoa)

    Ubicación
    Kokapena

    Avda Navarra 21
    20302 Irun
    (Gipuzkoa)
    -----
    Nafarroa hiribidea, 21
    20302 Irun
    (Gipuzkoa)

    Horario
    Ordutegia

    Lunes a Viernes
    9H30 a 13H y 16H a 20H
    Sábados 10H a 13H
    -----
    Astelehenetik ostiralera
    9H30tik 13Hra eta 16Htik eta 20Hra
    Larunbatetan 10Htik 13Hra

    NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

    If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

    I understand