Gaur egun ia derrigorra da gure belarriak zaintzea etorkizunean atzera bueltarik gabeko kalteak saihestu nahi baditugu. Horregatik, ura eta zarataren aurrean belarriak zaintzea erabakirik egokiena da.
Ez gara konturatzen zenbat arazori aurre egin behar izango diogun gure belarriak ez baditugu zorroztasunez zaintzen urak eragin dezakeen arazoaren aurrean eta batez ere zaratak eragin dezakeenaren aurrean. Atzera bueltarik gabeko arazoak izan daitezke, adibidez, akufenoak edo hipoakusia goiztiarrak. Etengabe otitis gaixotasunak saihestea, belarria uretan etengabe bustitzeagatik sortua. Haurretatik prebenitu behar dira etorkizuneko arazoak.